ZETAK, MICE, MERINA GRIS eta IDOIA Bilbon
2022-07-27 09:45 KultureaX. BIME, urriaren 26tik 29ra.
2013. urtean sortu zanetik, munduko bazter guztietako profesionalak batzen dira biltzar honetarako Bilbon, bizkaiko uriburua musikearen industriako barrikuntzearen, teknologiaren, networking-aren eta etorkizunaren erdigune bihurtuz. Gune ezin hobea eten barik aldatzen dan sektore baten etorkizunari indarra emoten deutsen erronken gainean gogoetea egiteko.
Nazinoartean musikearen erreferentziako ekitaldia da eta Bilbon orain hamarkada bat izandako lehen edizinotik hasita, BIMEk etenbako bilakaerea izan dau eta nabarmen hazi da arlo guztietan; etorten diran profesionalen kopurua hirukoiztu egin da: 3.500 persona baino gehiago batu ziran azken edizinoan, 35 herrialde eta 1500 enpresa eta erakundetik gora ordezkatuz.
Bilbo uriaren inplikazinoa nabarmena da, izan be, hasieran 3 aretotan izaten baitziran showcase-ak eta orain 11 dira. Hasieran 4 ikastetxek parte hartzen eben eta orain 28 dira; BIME Campus ekimenean 32 ikaslek parte hartzen eben hasieran eta orain 150etik gora dira, nazinoarteko 18 beka eta guzti. Eta hazkunderik esanguratsuena Amerikan bigarren egoitzea sortu izana da, urteko ekitaldi bakarra zan eta orain urtero hitzordu nagusi bi dira, holan kontinente bien arteko lankidetzea eta garapen zubia sendotuz.
Ekimenak nazinoartean dauen indarrak muga geofisikoak gainditzeaz gan, aurrez aurrekoaren mugak gainditzea be lortu du: Online plataformearen bitartez, munduko edozein txokotatik parte hartu daiteke eta edukiak nahiz networking-a edonoiz dagoz eskuragarri. Mundu osoko musikearen arloko profesionalen topagune da BIME, bai aurrez aurre, bai online be. Komunidade bizia da eta urtean hitzordu bi izateaz gan, urteko 365 egunetan aktibo egoten da app-aren bitartez. Eta urteurren honetarako logo eta irudi barria estreinauko ditugu, etenbako bilakaerako hamar urte honeetan lortutako heldutasunaren eta sendotasunaren adierazgarri.
Programazinoa
BIMEren hurrengo edizinoa Bilbon, urrian, ia astebetez, hau da, 26tik 29ra izango da, musikea eta musikearen inguruko guztia jorratzeko. Atal nagusi bi izango ditu ekitaldiak, hainbat gunetan banatuta: BIME PRO biltzar profesionala Euskalduna Jauregian izango da eta BIME LIVE ekitaldia, zuzeneko musikea eskainiko dauena.
Showcase-en programazinoan ondoko 22 artistak izango dira: ANNA MAJIDSON; ALBERTINE SARGES; IFI UDE; GIANLUCA; CHINI PNG eta NIÑOS DEL CERRO; LOS BESOS eta HIPNÓTICA; ATZUR; MICE, MERINA GRIS eta IDOIA; LA ÉLITE, 31FAM, CARLOTA FLANEUR eta XGAQUERA DE CHANDAL; DANI; MUERDO, KATANGA DUB eta EDU ERREA BAND, SANDRA MONFORT, SANTERO eta MUCHACHOSegaz batera eta beste asko baieztatu barik Andaluziaren, Kolonbiaren, Aragoiren, Herbehereen eta Sounds From Spainen laguntzeari esker.
Hurrengo edizioko barrikuntzei jagokenez, BIME PRO musika-genero barrietara zabalduko da, besteak beste, musika klasikoa, elektronikoa eta flamenkoa. Era berean, Film Music Lab aurkeztuko da; gune horretan, konpositoreak eta zinema-zuzendariak eskuz esku ibiliko dira eta musika originala sortuko dabe hainbat produkzino-lanetarako.
Beste barrikuntza garrantzitsu bat BIME metabersoa izango da.
Aldi bereko topaketak, etorkizuna eregiteko
Nazinoarteko alderdian sakonduz, Europaren eta Amerikaren arteko loturea estututeko asmoz, aurten, BASQUE.MUSIC. etxeagaz alkarlanean, BIMEren barruan European Music Export Exchange alkartearen misino bat txertatuko da lehen aldiz; musika-esportazinoko bulego europarren alkarteak musikearen nazinoartekotzan adituak diran 20 lagun baino gehiago ekarriko ditu kontinentearen hainbat lekutatik.
Profesionalentzako sarrerak
BIME ekitaldirako sarrerak salgai dagoz earlybird tickets modura, prezio berezian, PRO, CAMPUS eta ONLINE sarbidea eskainiz. Ikasleek edo 25 urtetik beherakoek % 50eko beherapena izango dabe.
BIME komunikazinoa da, lana, proaktibidadea eta negozioa, espazio zabal bat, musikearen sektorean lan egiten daben persona guztiek eta persona guztientzat eregiten dana; bertan, aldi berean, kulturearen eta sormenaren arloetako industria guztiek izango dabe lekua. Topaketea online be jarraitu ahal izango da BIME plataformearen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!