Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain osoak emeritu egin dira
2022-07-27 08:05 KultureaBi-bien hutsuneak beteteko proposamenak hurrengo Osoko bilkura bietan jasoko dira.
Euskaltzale lapurtarrak bagilaren 30ean 75 urte bete zituala eta, euskaltzain emeritu egin da, Euskaltzaindiaren barruko-arauek xedatzen dabena aintzat hartuta. Beste horrenbeste Andoni Sagarnagaz. Donostiako euskaltzain osoak garagarrilaren 11n bete zituan 75 urte.
Bi-bien hutsuneak beteteko proposamenak hurrengo Osoko bilkura bietan jasoko dira. Beraz, iraileko eta urriko Osoko bilkuretan aurkeztu leikiez euskaltzainek Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsarteak beteteko
proposamenak eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketea, zemendian, hain zuzen be.
Gogoratu behar da euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dabela eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak nabarmendu behar dira xehero.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!