Castillo Suarez eta Paula Kasares euskaltzain oso izateko hautagai
2022-07-25 09:00 KultureaPatxi Zabaleta euskaltzain emerituaren lekua nork hartuko dauen zehaztu behar da .
Alkizan egindako Osoko bilkuran, Castillo Suarez idazlearen eta Paula Kasares soziologoaren izenak aurkeztu ditue euskaltzain oso izateko hautagai.
Gogoratu behar da Patxi Zabaleta emeritu izentau ebela maiatzaren 20an eta maiatzaren 21ean Baztango udaletxean egindako Osoko bilkuran zabaldu zala hautagaiak aurkezteko epea. Kontuak kontu, Akademiaren arautegiak agintzen dauen moduan eta euskaltzain oso eta emerituen botoen nagusitasuna lortu ezkero, iraileko Osoko bilkuran egingo dan botazinoan erabagiko da euskaltzain oso berriaren izena.
Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa, 1976)
Euskal Filologian lizentziaduna da etatoki-administrazinoko euskera teknikaria ogibidez. poesia lanak idatzi ditu: orain arteko bildumarik osotuenak Souvenir (2008, Elkar), Urtebetetze festa (2012, Elkar) eta Irautera (2019, Elkar) izan dira. Bestalde, hainbat hedabidetako kolaboratzailea da. Azkenaldian, ume literaturan be ibili da eta Ebelina Mandarina (Erein, 2010) nabarmendu daiteke. Literatureari buruzko blog bat dauka:
Iparraldeko neska. Hainbat literatura sari eskuratu ditu eta bere testuetako batzuk zenbait hizkuntzatara (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, katalana, galegoa…) itzuli ditue. Euskaltzain urgazlea da 2016tik eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea 2021etik.
Paula Kasares Corrales (Iruñea, 1969)
Soziolinguistika arloko ikasketak egin ditu eta hor egin dau lan ibilbidea. Doktorea da eta graduak nahiz graduondoak egin ditu euskal filologian, antropologian eta hizkuntza plangintzan. Lan jarduna euskerearen normalizazino teknikari lanetan hasi eban 1994an. 2001etik 2003 bitartean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan zan eta egun Euskerearen Nafar Institutuko Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria da; NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle be badabil. Ikerketeari jagokonez, soziolinguistikea, hizkuntza eskubide eta hizkuntza antropologia alorretako hiru libururen eta hainbat artikuluren egilea da Kasares. Komunikazino eta berbaldi ugari emon ditu Euskal Herriko nahiz atzerriko mintegietan.
Familian umeak euskaldun haztearen gaineko sensibilizazino jarduerei lotuta ibili da. Euskaltzain urgazlea da 2016tik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!