Artium Museoak Edurne Rubioren 'Clamor' dakar
2022-07-22 12:32 KultureaClamor, Rubioren azken filma, heriotzeari buruzko lana da.
Edurne Rubio artista bisualaren jarduerak barrubatzen ditu performance, filmak, soinu-proiektu eta espazio publikoko esku-hartzeak. Erakusketarako batu ditue pelikulan agertzen diren zenbait lekugaz lotutako artxiboko irudiak eta testuak.
Artium Museoak, Arte Garaikideko Euskal Herriko Museoak Edurne Rubio artistearen Clamor proiektua aurkeztu dau (Z aretoan, 2022ko irailaren 18ra arte). Museoak artistearen azken filma eskainiko dau; lan horretan, heriotzearen gaia hartu dau Rubiok ardatz eta uri eta herrien trama urbanotik kanpo kokatutako hilobietara egindako bisitea abiapuntu, kanposantu katolikoetatik aparteko gune horreetan hartu eben atseden persona anonimo, ateo, suizida edo errepresaliatuen hilotzek. Erakusketan ikusgai da gune horreetako batzuei buruzko erretratu dokumentalen eta testuen bilduma hautatu bat.
Clamor proiektua Mondragonegaz lankidetzan produzidutakoa da. Programearen gaur egungo zikloak Garbiñe Ortega dau komisario. Bestalde, Artium Museoak argitalpen bat plazaratu dau, Andrea Cinel arte-komisarioaren testua dauena.
Orain dala ez askora arte, suizidak eta bataiatu aurretik hildako umeak ez zituen onartzen kanposantu katolikoetan. Senideek, etsipenak jota, hareen gorpuentzako hilobi duina bila jardun behar izaten eben. Hareen hilobiak mendia eta haizea konpartiduten ditue fusilautakoakaz, ateoakaz, oinezkoakaz, protestanteakaz... Hilobi inprobisatuak dira, antxinagoko nekropolien antza dabenak, uririk ez egoan sasoiko hilobien antzekoak. Kanpaiek ez eben sekula jo besteentzat eta, halan da be, kanposantutik kanpo, paisaje bihurtzen da heriotzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!