2022/07/22 12:00
Barakaldoko BEC Erakustazokako 5. pabiloian (hegoaldeko sarrerea). | JardunaldiakGaur, garagarrilak 22, hasiko da 30 Euskal Encounter
Pandemiak urte bi gizartea eta kultur arloak hankaz gora jarri ondoren indarbarrituta dato, presentziala izango da aurten eta milaka zale batuko ditu. Lanpartyaren 34.000 metro koadroak topagune bikaina izango dira ikasteko, ondo pasetako, ezagutzak trukatzeko eta parte-hartzaileen artean etorkizuneko proiektuak eratzeko.
Euskaltel Fundazinoa da Euskal Encounterren antolatzailea, Eusko Jaurlaritzearen (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesagaz.
Inaugurazinoan (BEC Erakustazokako 5. pabiloia, hegoaldeko sarrerea) batuko dira Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputadi; eta Koldo Unanue, Euskalteleko Marketin zuzendaria.
30. Euskal Encounter, garagarrilaren 22tik 25era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!