Baditu irabazleak Balkoiak eta Leihoak apaintzeko 6. Lehiaketeak
2022-07-22 09:07 KultureaAntón Insautik eta Maria Begoña Francok irabazi dabe.
Algortako Portu Zaharreko Ribera kaleko 20ko terrazeagaitik Balkoiak eta Leihoak edertzeko VI. Lehiaketearen lehenengo saria irabazi dabe, Getxoko Udalak Aste Berdearen egitarauaren barruan atonduta.
Bigarren saria Iranzu Arondo eta Mari Carmen Olaguerentzat izan da, Algortako Etorbideko 56 zenbakiko etxean jarritako apainketa bereziagaitik. Biak aurreko edizinoetan be saritu zituen.
Epai-mahaiak kontuan hartu ditu konposizinoaren originaltasuna eta sormena, kalidadea, multzoaren harmonia eta diseinua, eta konplexutasuna edo zailtasuna.
Joseba Arregi Ingurumeneko Uri Zerbitzuko zinegotziak sariak emon ditu Villamonteko Kultur Etxean egindako ekitaldian. Sariak ondokoak dira: 300€ko balioko txartela lehenengo sailkatuarentzat eta 150€koa bigarrenarentzat, laguntzaile diran saltokietan lorezaintza-produktuakaz trukatzeko, baita egiaztagiri bana be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!