Elia-ri esker itzulpenak azkarrago eta errazago egin daitekez
2022-07-21 07:55 KultureaElhuyar-en itzultzaile automatikoa da.
Elia Elhuyar-en itzultzaile automatikoak barrikuntza gehiago dakarz itzulpenak azkarrago eta errazago egin ahal izateko: Norberak bere ordenagailuko mahaigainean instaletako aplikazino bat dakar, itzulpenak zuzenean txertatu ahal izateko lanean gabizen testuan.
Funtzionalidade barri honi esker, norberaren ordenagailuko mahaigainean instalau daiteke Eliaren aplikazinoa eta webgunera joan barik, zuzenean erabili edozein programatatik. Behin aplikazinoa ordenagailura deskargauta, nahikoa dira hiru urrats edozein programatan testu bat itzultzeko: testua aukeratu, Ctrl + C birritan sakatu eta Ctrl +V birritan sakatu jatorrizko testua itzulpenagaz ordezkatzeko.
Bestetik, ikusirik erabiltzaile askok hiztegi-konsultak egiteko erabilten dabela Elia itzultzaile automatikoa, Elhuyarren hiztegia txertatu da Eliaren webgunean, emoitza fidagarriagoak erakusteko. Holan, berba bakarreko edo biko jatorrizko testuen kasuan, Eliak Elhuyar-en hiztegiko emoitzea bistaratzen dau itzulpen automatikoa emon beharrean.
Elhuyar-en itzultzaile automatikoak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu segundo gitxi batzuetan: euskerea, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Eta gailu muobikorretako aplikazinoagaz, gainera, irudietako testuak be itzuli geinkez. Guk geuk ataratako argazkietako testuak nahiz sare sozialen bidez heltzen jakuzan irudietakoak itzultzeko erabili geinke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!