Andreu Buenafuentek diseinau dau XIV. FestValen 2022ko kartela
2022-07-21 13:03 KultureaIrailaren 5etik 11ra egingo da Gasteizen FesTVal.
Kartelaren aurkezpenera jaialdiko ia 200 lagun (telebista-sareak, ikus-entzunezko produkzino etxeak, sektoreko profesionalak, prentsa espezializatua, erakundeak, babesleak...) bertaratu ziran, besteak beste, Ion Aramendi, Diego Losada, Paloma Bloyd, Manu Sánchez, Helena Resano, Cristina Villanueva, Roberto Brasero, Santi Carbones, Jota Abril, Jalis de la Serna, Cristina Fernández, Ángel Pons, Ana Ibáñez, Alberto Chicote, Antonio Pagudo, Pepe Carabias, Francine Gálvez, Cristian Sánchez eta Euprepio Padula.
Madrilen ere euskal erakundeen babesari esker dator jaialdia eta nabarmentzekoak dira Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Ostalaritza zuzendaria; Cristina González, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foru diputadua; Ana del Val, Kultura Foru Diputadua; eta Igor Salazar, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia; baita Unai Iparraguirre, ETBko zuzendaria, aurten 40. Urteurrena ospatzen dauen jaialdiaren telebista-aurkezlea be.
FesTVal 2022ko irailaren 5etik 11ra bitartean egingo da, areto nagusiak Arabako uriburuko Biltzar Jauregia eta Antzoki Nagusia izango diralarik.
Ardatz nagusi serie eta programen ohiko estreinaldiak, ProFesTVal. profesionalentzako eduki eta tailerren ikus-entzunezkoak, telebista proiektuen aurkezpenak, FesTVal, Joan Ramón Mainat eta Constantino Romero sariak banatuko diran ohiko Amaierako Galea.
Beste alde batetik, Turismo, Merkataritza eta Konsumoko sailburu Javier Hurtadok nabarmendu du FesTVal aukera ederra dala bisitariei Euskadiren erakargarritasun guztiak eskaintzeko eta munduari gure irudirik onena erakusteko, batez be turismoa suspertzen eta hazten dagoan momentuan: 2022ko lehen 6 hilebeteetan gainditu ditugu dagoeneko 2019ko turisten sarrerak eta 1,7 miloe bisitari inguru izango dira. Egunotan ezagutu doguz hotelen bagileko datuak eta gaur landa-turismo eta apartamentuen datuak. Datu horreek berretsi egin dabe apirilak eta maiatzak iragarri eben jokera positiboa.
Esangura horretan, sailburuak zenbait zifra analizau ditu: Bagilean 2019ko bagilean baino ia % 5 bisitari gehiago izan ditugu. Lehen seihilekoak 2019koa % 2,5 hobetu dauela berresten dau horrek. Eta sano garrantzitsua da nazinoarteko turismoaren suspertzea”.
FestVal irailean bultzada bat emoteko beste motor bat izango da eta gure askotariko eskaintzea eta Euskadiren abegikortasuna ezagutarazoten jarraitzeko balioko dau esanez amaitu dau Javier Hurtadok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!