Bilbok Lviv uriko langile ukrainarrei harrerea egin deutse

Bizkaie! 2022-07-21 10:25   Kulturea

Ekimen solidarioa da.

Martak eta Hannak zazpi eguneko egonaldia izan dabe gerrako testuingurutik urrun; uribilduaren turismo-alorraren gaineko ezagutzak, bai eta Bilboko kultureari nahiz turismoari lotutako baliabide nagusiak be.

City Destinations Alliance sareko turismo-bulegoen lantaldearen gidarikide da Bilbo eta sareak bultzatutako Ukraina babesteko Europako programearen barruan dago bisitea.

Ukrainako turismo-bulegoetako langileakaz ezagutzak trukatzeko programan parte hartzen dauen Estaduko uri bakarra da Bilbo.

Bilbok Ukrainako Lviv uriko turismo-bulegoko langile bi hartu ditu egunotan, City Destinations Alliance (City DNA) izeneko sareak bultzatutako turismo solidarioko Europako programearen barruan; aitatutako sareak kontinente osoko uri-helmugak sustatzeko erakundeak barrubatzen ditu.

Astebeteko egonaldian, pertsona bi horreek —Marta Sapylok eta Hanna Kitsinlinskak— ezagutzak trukatu ditue.

Bilbo udalerriak barrikuntzari nahiz teknologia barriei, ziurtagiriei eta kezkatzen jakezan gaiei buruzko alderdiak (esate baterako, turismoaren sektoreari aplikautako kalidadea, kode etikoa eta irisgarritasuna) azaldu jakezan. Bestalde, Marta eta Hanna ukrainarrek beren lanaren egungo egoerea eta Unbroken proiektua aurkeztu dabe.

Era berean, lehen-lehen eskutik ezagutu ahal izan ditue Bilboko baliabide turistiko nagusiak, prestakuntzako eta ezagutzak trukatzeko ekimenaren barruan; ekimenak zati profesionala eta soziala izan dau, bai eta uribilduko kultureari lotutako eta helmugan sakontzeko zati handi bat be.

Bilboko turismo-bulegoetako langileak eta turismoko eragileak aitatutako gazte bi horreekaz egon dira garagarrilaren 13an heldu ziranetik; horrezaz gan, topaketea izan dabe Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotziagaz, Itziar Urtasunegaz eta Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziagaz, Xabier Ochandianogaz.

Udaleko arduradunentzat oso ekimen garrantzitsua izan da: Egun batzuetan gerrako ingurutik urten dabe aurretik geugaz lan-harremanak izan dituen profesionalak; kontaktu horreeki eutsi nahi deutsegu, bai eta ezagutzak trukatzen eta gure uriaren aurrean maitasuna adierazoten jarraitu be.

Bidaia luzea

Marta Sapylo eta Hanna Kitsinlinska aurreko eguaztenean heldu ziran, bidaia luze bat egin ondoren, Ukraina eta Polonia arteko mugea gurutzatzeko ilara luzeak izan zituen. Baina Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Eder Museoan, Azkuna Zentroan, Artxandara igon eben funikularra erabiliz eta Alde Zaharretik, Zabalgunetik eta Abandoibarratik ibili ziran. Horrezaz gan, euskal gastronomia bikaina probau eben.

Aitatutako emakume ukrainar biak gure uribilduan egon dira City DNA TIC Internship programearen bidez,  City Destinations Alliance sarean dagozan Europako urietako turismo-bulegoetako langileak astebetez, prestakuntzako eta alkartasuneko jarduerearen barruan, Ukrainako —esate baterako, Lviv, Odesa eta Kiev urietako— homologoak hartzea helburu dauena. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu