2022/07/23 - 2022/09/10
Idahoko Boiseko MING Studion. | Erakusketak'Iruten har nuzu - I am making wool'
Laurita Siles-ek (Idahoko Boise urian, AEB) egindako lana da.
Nire egoitza artistikoaren emoitzea da, hilebete egon naz MING Studion (Boise, Idaho). Aldi horretan euskal-amerikar identidadea eta euskal emakumeak diasporan dauen zeregina eta Idahoko euskal nekazaritzearen historia aztertu ditut, artzain leinuetan eta eskualdeko ardi arraza ezbardinetan oinarrituz.
Iruten har nuzu - I am making wool
AEBetako euskal artzainek alaitasunaren burujaubetzea kontzeptuaren inguruan itxitako aztarnetan oinarritutako istorioa da; erakusketea artilea ardatz daben ehunezko lanek, erretratuek eta bideo-performance bereziek osotzen dabe, tradizinoari buruzko irudikapenak gogora ekarri eta kulturearen konserbazinoa birplanteetan dabenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!