Hezkuntza Sailak baimena emon dau EUNEIZ-en jarduerea hasteko

Bizkaie! 2022-07-21 08:27   Kulturea

EUNEIZek beharko dau Unibersidade Kontseiluak titulazinoak onartzea.

Hezkuntza Sailak EUSTEIZ SA-ri jakinarazoi deutso EUNEIZ unibersidade pribatuaren jarduerea hasteko baimena, indarrean dagoan araudiaren arabera. Erabagi hori garagarrilaren 27ko 640/2021 Errege Dekretuan oinarritzen da, unibersidadeak eta unibersidade-zentroak sortu, autortu eta baimentzekoan eta kontuan hartzen ditu Unibasq-ek (Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziak) emondako aldeko txostenak, ekimenaren sustatzaileei eskatutako informazino guztia aztertu ondoren.

Unibasq-ek eta Hezkuntza Sailak araudiak eskatutako titulazinoak egiaztatu ditue, baita jagokozan tramiteak egin be. Titulazinoen egiaztapen-txostenetan EUNEIZ Unibersidadeak dituan baliabide propioei buruz eskatutako informazinoa jasoten dala eta araudia beteten dala egiaztatu ondoren, tramitazinoari amaierea emoteko, Hasteko Agindua sinatu dabe, datorren 2022-2023 ikasturtean honako titulazino honeek emon ahal izateko: Gradua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, Gradua Fisioterapian, Gradua Multimedian eta Gradua Entretenimenduaren Industriarako Musika eta Soinu Ekoizpenean.

Behin jarduerea hasteko onarpena emon ondoren, titulazino horreek Unibersidade Kontseiluak onartu beharko ditu, Espainiako Gobernuko Unibersidade Ministerioari atxikitako organoa dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu