Ume eta gazteentzako maketa-jokoa aurkeztu dau Azkuna Zentroak
2022-07-20 09:24 KultureaIsidoro Valcarcel Medinaren Arkitektura Goiztiarrak erakusketearen testuinguruan.
Azkuna Zentroak Del plano al volumen eskaintzen dau, Isidoro Valcárcel Medinaren Arkitektura Goiztiarrak erakusketearen testuinguruan jorratutako maketa-jokoa. Umeei eta familiei zuzendua, erakusketa honen hezkuntza-programearen parte da, Valcarcel Medinaren unibersora hurreratzeko modu sortzailea.
Hurreratzen diranek Arkitektura goiztiarrak erakusketako arkitektura eta urbanizazino proposamenetan oinarritutako maketa-kitak izango ditue. La Casa del Vaciok diseinautako jarduerea modu autonomoan edo kolektiboan egin daiteke eta inguruaren behaketatik abiatuta jakin-mina, irudimena eta jarrera kritikoa pizteko pentsauta dago. Maketa bat eregiten ikasteagaz batera, gogoetea egin daiteke familian: Ze elementu behar dira eraikin bat eregiteko? Zein da eraikuntzen funtzionaltasuna? Zelan atontzen da uriko espazio publikoa? Ze eraikin barri imajinau geinke?
Kitak Lantegia 1, AZ Info edo Mediateka BBKn dagoz eskuragarri eta maketa kolektiboa BAT Espazioa erakusketa aretoan.
La Casa del Vacío
La Casa del vacío arte eta arkitektura-eskolea da eta museo, antzoki, ikastetxe, kultura-etxe eta jaialdietan lan egiten dau 2011tik, hezkuntza-proiektuak eta instalazinoak egiten.
Arkitektura Goiztiarrak
Erakusketeak Valcárcel Medinak 1984 eta 1992 artean egindako urbanizazino eta eraikuntza-proposamenen bildumea da. Proposamen horreen helburua, artistearen eretxiz, Uri-espazioko errealidade berehalakoaren eta ustez ha eratzen daben egituren arteko erabateko kontraesana agerrarazotea.
Irakurketa saioak terrazan
Mediatekeak 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako saioz saio eraldatzen diran hainbat hizkuntzatan zehar bidaia egitea proponiduten dau: Kontakizun laburrak, ipuinak, gidoiak zein antzezlanak.
Garagarrilean eta abuztuan Azkuna Zentroko terrazan egiten diran saio horreetan, kontakizun laburra edo ipuina lantzeko eta ahoz sortzeko prozesu bat gauzatzen da, ondoren zinemako gidoi bihurtzen dana eta funtzinoen banaketa baten ondoren, prosazko edo bertsozko antzezlan bat izan daiteke.
Sartzea librea da, aldez aurretik izena emonda. Saio esklusiboak AZ Txartela daben personentzat. Martitzenero, garagarriletik abuztura (11:30-12:30).
Txikitekea. sorkuntzarako udea
Familiek eta 0 eta 12 urte arteko neska-mutilek liburuak konpartiduten eta hareekaz esperimentau eta umeak lehen irakurketak egiten hasten dira, literaturearen mundura, bai eta komikiaren eta bideo-jokoen arlora be hurreratzen dira.
Saioak garagarriletik abuztura izango dira, astelehen goizetan (12:00etatik 13:00era) eta eguazten arratsaldeetan (18:00etatik 19:00etara).
Sartzea librea da, aldez aurretik izena emonda: Gehienez hiru saio persona bakotxeko.
Saio esklusiboak AZ Txartela daben personentzat. Emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!