Irailaren 3tik 11ra egingo dan Ferixa Nausikoen programazino indartsua aurkeztu dabe
2022-07-20 08:44 KultureaSu Ta Gar eta Puro Relajo izango dira kontzertuen kartelburuak irailaren 9an eta 10ean.
Jai-eredu inklusiboagaz jarraituz, Elorriok jente guztiaren gozamenerako diseinautako programea izango dau, azoka tradizionala berreskuratu da eta musikeak, umoreak, antzerkiak, erromeriek, ikuskizunek, showek, kalejirek, umeentzako jarduerek, gastronomiak, kirolak eta askoz gehiagok kaleak beteko ditue 9 egunez.
2022ko Ferixa Nausikoen aurkezpen-prentsaurrekoan izan dira Julene Lazkano Udaleko Jai, Gazteria eta Kultur zinegotzia, Txano Arriola Antzokiko programatzailea eta Inma Escribano pregoilari eta Kainaberako presidentea. Txupinazoagaz eta Kainabera GKEaren esku egongo dan pregoiagaz hasita, Elorriok programazino potoloa izango dau barriro urte biko pandemiaren ostean. Gainera, kartel irabazlearen saria emon jako Sentitu taupadak izenburuko Libe Ajuria Fondado jaietako kartel irabazlearen egileari.
Itxaronaldia luzea izan da baina urte bi geroago, gure Ferixa Nausikoak betiko moduan ospatuko ditugu barriro. Urte guztiak dira bereziak baina hau, duda barik, gehien itxaron dogunetakoa da, pandemiagaz bizi izan dogun guztiarengaitik. Denpora honetan guztian kulturearen alde jarraitu dogu eta ezin izan ditugu gure jaiak gura izango geunken moduan; aurten bai, gure jaiei izena emoten deutsen ohiko Azokea izango dogu eta hilebete baino apur bat gehiago barru gure kaleak animazinoz eta dibertimenduz jantziko dira barriro. Herritar guztiak animetan ditugu danoi zuzendutako kultur programaz gozau daizuen, pozez, baikortasunez eta erantzukizunez, adierazo dau Jaietako zinegotziak.
Udalak, jaiak hasi aurretik eta jaietan, sensibilizazino kanpainak egingo ditu, eraso matxistarik bako jaiak biziteko helburuari eutsiz.
Herritar guztiek kultur programa zabalean parte hartu eta guztiek gozetako diseinautako jai-eredu inklusiboa da gurea eta Elorriok 9 egunetan inoiz baino indar eta ilusino handiagoagaz bueltauko gara, edade guztietarako egokia dan programea diseinau dogu eta hainbat jarduera eta ikuskizunez gan, elorriarrak eta hurreratzen dan edozeinek musikearen panoramako lehen mailako talde bi izango dira gure artean Su Ta Gar eta Puro Relajo, zehaztu dau Julene Lazkanok.
Txupineroak eta pregoilariak irailaren 3an, zapatuan, 20:00etan, jaiei hasierea emon aurretik, egitaraua irailaren 2an, barikuan, hasiko da, 20:00etan, txosnak edegi eta, ondoren, lehen kontzertuak etorriko dira, Zeker, Liher eta The Potes taldeen eskutik, 22:00etan.
Zapatuan, hilaren 3an, jarduerak 12:00etan hasiko dira eta Aiaraldeko Sound System-ek txosnen gunean 00:00etan eskainiko dauen kontzertuagaz amaituko dira. Egunez, gainera, ez dira kalejirak, suzko zezenak eta umeentzako jarduerak faltauko. 23:15ean, Urarkan, Asier Bilbaoren ikuskizuna izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!