26 gazte sartu dira Gaztenek Barri programan
2022-07-19 13:25 KultureaLehen sektorea gaztetzea eta modernizetea dira helburuak.
Belaunaldien barrikuntzea eta ekintzailetzea oinarrizkoak dira euskal nekazaritzako agroelikadura osoaren biziraupenerako eta modernizazinorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita Premisa horregaz, Eusko Jaurlaritzeak eta hiru Foru Aldundiek Gaztenek programea jarri eben martxan
2004. urtean, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sartu daitezan errazteko. Orain, Mondragon Unibersidadearen lankidetza tekniko eta pedagogikoari esker, programea modernizau egin da, egungo beharretara egokituz.
Gaztenek Barri izeneko programa hau Oñatin egindako lan-jardunaldian aurkeztu da eta honako kide honeek egon dira bertan: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Javier Larrañaga Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko diputadua; Eduardo Aguinaco Arabako
Nekazaritza diputadua; Amaia Antxustegi Bizkaiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko diputadua eta Lander Beloki Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Fakultadeko dekanoa. Programa honek jarraipena emongo deutso Gaztenek programa aitzindariari, lehen sektorean ekintzailetzeari laguntzeko zerbitzu integrala eskaintzeko.
Gaztenek Barri
Orain, Gaztenek Barri programearen ezarpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzeak eta Aldundiek, Mondragon Unibersidadearen asistentzia pedagogikoari esker, Gaztenek programara heltzen diran gazte guztien artean enpresa-kudeaketeari, digitalizazinoari eta barrikuntzeari buruzko prestakuntzea zabaldu nahi dabe,
sektoreko eta inguruko erronka eta beharrei erantzuteko jakin-mina eta gogoa pizteko.
Etapa barri honetan, proiektuak gero eta barritzaileagoak izatea lortu nahi da, balio erantsi handiagoa sortzea eta etorkizun-ikuspegia daben personek gidatzea. Gainera, beharrezkotzat joten da nekazaritza-ekintzailetzeari laguntzeko ekosistemea sensibilizau eta kualifiketea, arretea 2023-2027 aldi barrian ezarriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!