Getxo udako herri ospakizunetarako prest
2022-07-19 09:58 KultureaJaietan gozau, pinudia errespetau.
LXVII Aixerrotako Paellen Nazinoarteko Lehiaketeak hasierea emongo deutse datorren domekan, garagarrilaren 24an, udan jente gehien batzen dituan jai ospetsuenei Getxon. Aurten Itxas Argia alkarteak Getxon oso sustraituta dagoan ekitaldia atontzeko 13.073,15 euroko dirulaguntzea jasoko ditu.
Jaietan gozau, pinudia errespetau kanpainearen testua gainerako jaietara egokituz joango da, horreek ingurumena eta iraunkortasuna errespetauta gozetako.
Bestalde, laster emongo da ezagutzera indarkeria sexistarik, LGTBIfobikorik eta arrazistarik bako jaien aldeko kanpainearen edukia. Getxoko Udaleko Amaia Agirre alkateak adierazo dau getxotarrok, jaiak datoz eta ondo pasau nahi dogu, poz handiz, familian eta koadrilan. Baina gizalegez egin daigun, gure ingurunea errespetauta
eta, batez be, persona guztien eskubideak errespetauta. Eraso sexistarik bako Getxo nahi dogulako.
Paellen hitzorduaren aurretik, hilaren 22tik 24ra, Santa Anako jaiak izango dira Areetan; ondoren, San Inazio jaiak izango dira garagarrilaren 28tik 31ra, Romokoak garagarrilaren 31n eta abuztuaren 2tik 7ra eta Portu Zaharrekoak abuztuaren 10etik 14ra. Irailean Mesedeetako auzoko jaiak ospatuko dira, 23tik 25era, hain zuzen be.
Txosnen ordutegiari jagokonez, eta tabernetakoen helburuari eutsiz, zuzeneko musikea 03:00etan amaituko da barikuetan eta jai-bezperatan eta 01:30ean gainontzeko egunetan; musikea, oro har, 05:00etan amaituko da barikuetan eta jai-bezperatan, 1:30ean jaietako azken egunean eta 03:30ean gainontzeko egunetan. Txosnak musikea kendu eta ordubetera zarratuko ditue, azken egunean izan ezik, horretan zarratzea eta musikearen amaierea ordu berean izan beharko baita.
Su artifizialak San Inazio egunean
2019an bezela, suen kalibrea murriztu egingo da, ikuskizun handiagoa lortzeko eta koreografiak egokitu ahal izateko. Gainera, suak hiru lekutatik jaurtiko dira, batetik izan beharrean. Kalibrea murriztean (sua gorago joango da baina konposizinoan galduko da), publikoak suak Ereagako moilatik ikusi ahal izango ditu Inazio deunaren egunean eta ez da aparketako lekurik gordeko. Ereagako kaian zirkulazinoa etengo da Igeretxeko biribilgunetik Portu Zaharreraino, 22:45etik amaitu arte, bide segurtasunagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!