2022/07/20 09:00

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6). | Jardunaldiak

'Euskerearen eta 2030eko euskal hiztunen komunidadearen ezaugarriak eta erronkak'

09:00

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak atondutako jardunaldian, besteak beste, Bingen Zupiria eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako sailburuek parte hartuko dabe.

- Hasiera ekitaldia: Andres Urrutia, euskaltzainburua.

Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazinoaren presidentea.

- Hizlariak: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta unibersidadeko irakaslea: Egoerea eta prospektibea: 2030eko euskaldun eleaniztuna (30’).

- Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua: Eusko Jaurlaritzearen hizkuntza-erronka nagusiak (30’).

- Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua: Hezkuntza politikearen aurreikuspenak euskal eleaniztasunaz (30’).

- Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazino Zientzietako doktorea eta unibersidadeko irakaslea: Gizarte-ekintza euskaldunaren lehentasunak (30’).

11:30etik aurrera, hizlariek, taldeetako idazkariek eta mintegian parte hartzen daben euskalgintzako eta euskal kulturako ordezkariek osotutako lau taldetan aztertuko da berbaldietako edukia. Azkenik, talde bakotxeko idazkariek taldean ataratako gogoetak azalduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu