Aurtengo Global Training beken eskaintzearen barruan, praktikak egiteko aukerea dago
2022-07-18 10:28 KultureaIzena emoteko epea garagarrilaren 18an amaituko da.
Etxepare Euskal Institutuaren ekinbidez, Leipzigeko Unibersidadean, euskerea eta euskal kultura irakurletzea Itzulpen eta Linguistika Aplikatuaren Institutuan (IALT) dago kokatuta. Bekadunak irakurlearen laguntzaile lanak egingo ditu lan eta IALT-eko proiektuetan, irakurlearen edo katedradun batek gainbegiratuta. Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzeak eskaintzen dituan jarduera eta proiektu asko ezagutu eta jorratu beharko ditu. Hemen aurkituko duzu lanpostuaren deskribapen zehatza.
Goethe Universität Frankfurt unibertsitatean, bekadunak euskara eta euskal kultura irakurleari lagunduko dio jarduera eta proiektu nagusietan. Jarduera nagusia liburutegiko liburu eta aldizkarien inbentariatze eta katalogatze lana izango da. Gainera, bekadunak, irakurlearen lakindetzarekin, klaseak emateko aukera izango du. Era beran, unibertsitateko euskara eta euskal kultura eskaintza osatzeko jarduerak proposatzeko eta garatzeko aukera izango du. Lanpostuaren deskribapen zehatza hemen.
Programearen bidez, EAEko gazteak atzerrira urten daitezan bultzatu nahi da, euren ezaugarri akademikon eta profesionalakaz lotutako jarduerak eta proiektuak egin deiezann atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilebete), aldez aurretik planifikautako prestakuntza praktikoko plan baten barruan.
Ikasketak amaitu badituzu, aztertu beharko zeunke ze urrats emongo dozun. Global Training beka-programeak aukerea emoten deutsu maila profesionalean trebatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialidade akademikoagaz zerikusia daben enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazinoarteko mobikortasuna sustatzen dau, prestakuntzea hobetu eta etorkizun oparoa izan deien.
Global Training programea Basque Trade & Investment (Nazinoartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzearen ekimena da.
Etxepare Euskal Institutuak euskera eta euskal kulturearen irakaskuntzea sustatzen dau nazinoarteko unibersidadeetan, horreen artean, Leipzig eta Frankfurteko unibersidadeetan.
UPV/EHU aitatutako erakundeakaz alkarlanean dabil programearen kudeaketan eta aurten Eusko Jaurlaritzeari eskatutako beka guztiak kudeatzen ditu, hau da, 60 beka, horreen artean, Leipzig eta Frankfurteko unibersidadeetan egiteko praktika eskaintzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!