Munduko erritmo eta jantzak Portugaleten garagarrilaren 18tik 21era

Bizkaie! 2022-07-15 12:27   Kulturea

Hemen da 47. Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdia.

Netos taldea (Ginea Bissau) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bolivia, AEB, Georgia, Ginea Bissau, Sri Lanka eta Euskadi ordezkatuta egongo dira Portugaleten egingo dan Nazinoarteko Folklore Jaialdian.

Munduko kulturak batuko dira Portugaleten, euskal kultureagaz buaztartuz ekitaldi entzutetsu honen atontzaile dan Elai Alai herriko taldearen eskutik.

Urte honeetan zehar, Portugaletera hurreratu diran herrialde guztietako folklorea, musikea eta tradizioa ezagutzeko balio izan dau jaialdi honek, baita euskal kulturea kanpora zabaltzeko be.

Azken urteotan, Portugaletera 250 herri baino gehiago etorri dira eta aurten be ohitureari eutsiko jako.

Astelehenean, garagarrilaren 18an, izango da inaugurazinoa eta bertan Folklote Jaialdira etorritako talde danak agertuko dira La Canillara. Hilaren 19an, martitzenean, Boliviaren (Boliviako Akuarela Jantza Konpainia) eta Ginea Bissauren (Netos de Bandim Kultur Taldea) txandea izango da; hilaren 20an, eguaztenean, AEBetako (Music and Dance Ensemble) eta Sri Lankako (Sama Ballet) taldeen txandea izango da eta eguenean, 21ean, barriz, Georgia (Unibersidadea) eta Euskal Herria (Elai Alai) taldeakaz gozetako momentua izango da.

Saio guztiak 21:30etik aurrera izango dira La Canilla pasealekuan kokatutako eszenatokian. Horrezaz gan, egitaraua musika entzunaldiakaz osotuko da garagarrilaren 24an eta 25ean, Gran Hotel Puente Pendant-en 13:00ean eta ‘Munduko Jantzak’-egaz garagarrilaren 25ean, 21:30ean, Karlos VII kalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu