UPV/EHUko Medikuntzako ikasleen %  89k BAME plazea lortu dabe

Bizkaie! 2022-07-15 10:47   Pil-pilean

20 puntu gora batez bestekoaren aldean.

Simulazino kirurgikoko praktikea, endoskopia eta kirurgiako trebetasunak lantzeko laborategian. Erretratua: Mitxi. UPV/EHU | Ikusi handiago | Argazki originala

Osasun Ministerioak argitaratutako txostenaren arabera, Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntzako Graduko ikasleak zortzigarren postuan geratu dira barruko mediku egoiliarren 2022ko azterketan lortutako emoitzarik onenen sailkapenean, Espainiako 39 unibersidadeen artean. BAME 2022ra aurkeztu diran UPV/EHUko graduatuen %  43 emoitza global onenen kuartilean kokatu da, talde indartsua izenekoan, hau da, 73. pertzentila. Gainera, UPV/EHUtik aurkeztutakoen %  0,5 baino ez da geratu talde ahulean, 27. pertzentilean.

Danetara, 11.827 ikasle aurkeztu dira BAME 2022ra (onartutakoen % 90,4). Horreetatik % 84k gainditu dabe gitxieneko notea eta %  68,4k eskuratu dabe plazea. UPV/EHUren kasuan, baina, datuak hobeak izan dira: onartutakoen ehuneko handiagoa aurkeztu da (342 ikasle, hau da, % 96,6) eta horreetatik 323k gainditu dabe gitxieneko notea (aurkeztutakoen %  94,4k) eta 304k eskuratu dabe plazea (aurkeztutakoen %  88,9k).

Puntuazinoen ordenaz ministerioak emondako zifrez gan, kalifikazino globalak aztertuta, ikusten da UPV/EHU gainerako unibersidadeen multzoa baino hobeto kokatuta dagoala eta, esangura horretan, BAME 2022ra aurkeztutako ikasle guztien kalifikazinoa 59,1 puntu da 100etik eta UPV/EHUko ikasleen kalifikazinoa, aldiz, 72,9 puntu da.

Emoitza on horreek UPV/EHUko tituludunen azken bost urteetako jokereari eutsi deutse. Ikasturte honetan, 5 ikaslek lortu dabe notarik onenen TOP100ean sartzea; kopururik handiena, barriz, 2020an lortu zan, urte haretako BAMEan 7 ikasle kokatu baitziran 100 onenen artean.

Joseba Pineda Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko dekanoak bikaintzat jo ditu emoitzok: Espero baino proportzino askoz handiagoa lortu dogu 2022ko BAMEko posturik onenetan eta garrantzitsuena da emoitza onak ez dirala mugatzen lehen postuetanko ikasleetara, promozino osoan ikusten dira, gure irakasleen eta ikasleen lan bikainaren erakusgarri. Kontuak kontu, azpimarratu dau ikasleak pozik dagozala jasotako irakaskuntzeagaz (5 puntutik 4,1 puntu eman diote balorazioan) eta arrakasta tasa handia dabela karreran (%  97), 2020/2021 ikasturteko graduaren jarraipen txostenaren arabera. Nabarmentzekoa da UPV/EHUk bere garaian irakaskuntzearen eredu barritzaile eta lankidetzazko baten alde izandako jarrerea (IKD eredua) eta irakasleei irakaskuntzan eta ikerketan ezarritako eskakizun maila handia. Azkenik, gogoratu behar da ospitaleko irakaskuntzan ikasleek praktika klinikoak egiten dituela asistentzia zentro publiko eta pribaturik onenetan, euren artean azpimarratzekoak diralarik Osakidetzako ospitale eta zentroak, gaineratu dau Joseba Pinedak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu