'Euskal Parlementu Sistemeak herritarrei ahotsa emoteko gaitasuna dauka'
2022-07-15 08:25 KultureaAna Otadui Nazinoarteko Valentziako ACOP Kongresuan dago.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua, aurten Valentzian egin dan ACOP Komunikazino Politikoaren Nazinoarteko VI. Topaketako hizlarietako bat izan da. Bart, 40 urteko Autonomia eztabaida-mahaian hartu dau parte eta bertan, lurralde-batzarretako beste presidente batzuekaz batera, ordezkaritza-sistema orokorren osasuna aztertu dau, bai eta batzar legegileek herritarren eskaerak eurenganatzeko daben gaitasuna be. Berbaldian, Otaduik euskal erakunde-sareak Gernikako Autonomia Estatutuaren 3. artikuluari esker jasoten dauen batzar-sistema berezia azaldu dau: Artikulu horretan autogobernuaren erakunde pribatiboak, hau da, Batzar Nagusiek eta Aldundiak, barriro ezarteko atea zabaldu zan. Lau hamarkadatan zehar, erakunde horreek egokitzen jakin barik, gizarte demokratiko aurreratuenek herritarren ordezkaritza-organoetatik espero dituen erronkei erantzuteko.
Holan, Otaduik gehien ezagutzen dauen erakunde parlamentarioaren erradiografia egin dau, hau da, Bizkaiko Batzar Nagusiena, zazpi urtez bertako buru eta aurreko hainbat ekitalditan batzarkide izan ostean. Bere agintaritzapean, Bizkaiko Batzar Nagusiek, foru-arauak onartzeaz eta Aldundiaren gobernu-ekintza kontroleteaz arduratzen dan erakundeak herritarrek parte hartzeko bideak hobetu dirala ikusi dabe. Adibide lez esan dau lurraldeko edozein personak edo kolektibok gaur egun gaitasuna dauka Batzar Nagusien egoitzara joan eta bere kexak edo iradokizunak bertako taldeen aurrean azaltzeko edo izapidetzen dagoan edozein foru-arauri alegazinoak aurkezteko.
ACOPen edizino hau Euskaditik kanpo egiten dan lehenengoa da, izan be, erkidego horretako hainbat administrazinok Autonomia Estatutuaren 40. urteurreneko jardueren barruan erakutsitako konpromisoa dala eta, foro horretako Zuzendaritza Batzordeak topaketa hori Valentziara eroatearen alde egin dau.
Orain dala urte bi pandemiaren ondorioz eten egin zan kongresu honetan, nazino eta nazinoarte mailako komunikazino politikoko politikari eta profesional garrantzitsuenetako batzuek hartu dabe parte. Ana Otadui Biterik, Enric Morera Catalá Valentziako Gorteetako presidenteagaz, Blanca Martín Delgado Extremadurako Batzarreko presidenteagaz eta Rafael Garrido kazetariagaz partekatu dau mahaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!