USE-ren ezohiko deialdian matrikulau ziranen %  82,7k gainditu dau

Bizkaie! 2022-07-14 13:22   Pil-pilean

Behin betiko emoitzak garagarrilaren 23an argitaratuko dira.

Lehenengo datuen arabera, UPV/EHU-n sartzeko garagarrilaren 6tik 8ra USE-ren ezohiko deialdiko sarbide fasera matrikulautako 1.208 ikasletatik 999k gainditu dau, hau da, %  82,99k. Sarbide fasearen batez besteko notea 5,28koa izan da.

Sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.

Ohiko deialdian (bagilaren 8tik 10era) 12.107 ikasle aurkeztu ziran sarbide fasera eta 11.819k gainditu. Beraz, %  97,62k aprobau eban eta batez besteko notea 6,98koa izan zan

Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketaren ebazpenaren aurrekoak, izan be, barrikusketea eskatzeko epea zabalik dago garagarrilaren 18ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu