Konparsakide Eguna badator

Bizkaie! 2022-07-14 11:00   Pil-pilean

Aste Nagusirako motorrak berotzeko eguna, garagarrilaren 16an.

Aste Nagusiaren atarian ospatuko dabe Bilboko Konparsak taldeak konparsakideek euren eguna Bilboko Arenalean, Plaza Barriko balkoiek gogorarazoko dabenea 35 egun eskas falta dirala Marijaia Bilbora etorteko.

Aste Nagusia hur dagoan seinale izaten da Konparsakide Eguna, garagarrilaren erdialdeko zapatuan egiten dan konparsen arteko ospakizuna: Hiru urte iragan dira azkenekoz ohiko Konparsakide Egun normala egin genduanetik, igazkoa oso berezia izan baitzan.

Hau izango da 2022ko egitaraua:

11:30 Pintxo txapelketea eta ogia probetea.

12:00 Baserriko piper eta tomate banaketea + umeentzako jolasak.

12:30 Ardaoa probetea.

14:30 Sariak emoteko ekitaldia.

15:00 Konparsen arteko bazkaria.

17:30 Bingo musikatua.

19:00 Motxaila Elektrotxarangea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu