Jone Mitxelenaren ikerketa bat saritu dabe
2022-07-14 09:05 Kulturea77 emakume zientzialari baino gehiagoren lana sustatu dabe.
Jone Mitxelena Euskal Herriko Unibersidadeko zientzialariaren ikerketa bat saritu dau L’Oréal-UNESCO ‘For Women in Science’ programeak, urtero 40 urtez azpiko bost emakume ikerlari nazionalen punta-puntako lanak autortzen baititu. Aurten Bizitzearen Zientziaren esparrua izan da sarien ardatz eta 15.000 euro emoten dira zientzia esparruko emakumeen buruzagitzea ikusgai jarteko.
Mitxelenak 37 urte ditu, Barakaldokoa da eta Sare transkripzionalak epitelio-mesenkima transizinoan eta metastasiaren garapena (TransEMeT) ikerketeagaitik jaso dau autortzea; ikerketaren helburua da kolon eta ondesteko minbizia gorputzean zabaltzen zerikusia daben mekanismo molekularrak ulertzea, gaixotasun horrek eragindako heriotzearen arrazoi nagusia baita. Era berean, kolon eta ondesteko minbizia hirugarren minbizirik ohikoena da munduan.
Edizino honetako arloetako zientzialari adituen epaimahai batek hautatu dau Mitxelenaren ikerketea.
Zientzien arloan emakumeek daben presentziari jagokonez, ikertzaileak ondokoa nabarmendu dau: Nire ikerketa arloan minbizia ikertzen gabizanon % 60 emakumeak dira baina goi erantzukizuneko hamar postuetatik bitan baino ez dagoz emakumeak. Lanbide zientifikoko etapa guztietan lehentasuna izan behar da gizon eta emakumeen bardintasuna gobernuentzat, erakundeentzat eta gizartearentzat, karreran mantentzea da erronkea, potentziala garatu ahal izatea eta erantzukizuneko karguetan parte hartzea.
Jone Mitxelena
Ikerbasque Research Fellowship bekea merezidu dauen ibilbidea Biokimikan lizentziaduna (2008) UPV/EHU-n, Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan Masterra (2010) eta Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktorea (2014) unibersidade berean, Jone Mitxelenaren potentzialak Karrera Amaierako Sari Bereziaren autortzea jaso eta Hezkuntza Ministerioaren Errendimendu Akademiko Unibersitarioaren Bikaintasuneko Lehen Sari Nazionala (2007-2008) be bai.
Lehenengo urteak jaioterrian igaro ondoren, Zuricheko unibersidadean egin eban doktoretza ondorengo etapea, DNA kaltetu eta konpontzearen mekanismoetan espezializau zan (2016-2019) eta ondoren Ikerbasque Research Fellowship bekea emon eutsen eta horri esker sartu zan Euskal Herriko Unibersidadean eta hemen jarraitzen dau.
L'Oréal-UNESCO ‘For Women in Science’
L'Oréal-UNESCO ‘For Women in Science’ programeak hamarkada bi baino gehiago daroaz Espainian eta aldi honetan 77 emakume zientzialari baino gehiagoren lana sustatu dau.
Maila globalean mundu osoko bost emakume zientzialari eminente saritzen ditu, kontinente bakotxeko bat. 1998an sortua eta 117 herrialdetan kokatua, programeak 3.900 emakume zientzialari autortu ditu sortu zanetik, esaterako Margarita Salas espainiarra eta Nobel saridun batzuk be bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!