Aiko Taldeak Jacara eroango dau Danspirenaika

Bizkaie! 2022-07-13 12:47   Kulturea

Huescan, garagarrilaren 29, 30 eta 31n, izango dira hitzorduak.

XI. mendeko San Pedro katedral erromanikoaren ondoan dagoan Ripa plazea edo XX. mendearen hasieran uriaren zabalgunearen ardatz izandako Konstituzino pasealekuko parkea izango dira bariku arratsaldetik domeka eguerdira Danspirenaikako parte-hartzaileek programautako jarduerez gozau ahal izango daben agertokietako bi, Miércoles de Cecina folk taldearen, Jacako Santa Orosia Udal Bandearen, Alto Aragon Folklore Taldearen eta Lapurdiko Maritzuli Konpainiaren laguntzeagaz.

Danspirenaikaren hitzordu barri horretako ikastaroak ondokoak izango dira: Jantza arrimatuak (balsa, mazurkea edo txotisa) eta jotarako sarrereari, biak Aiko Taldeko maisuen eskutik; Pirinioetako jotea eta Pirinioetako jantzei, Alto Aragon Folklore Taldearen eskutik; eta jauziei, Maritzuli Konpaniaren eskutik. Horrezaz gan, egun bakotxari amaierea emateko erromeria egingo da Miércoles de Cecinagaz (barikuan, 20:00etan), Aiko Taldeagaz (zapatuan, 20:00etan) eta, amaitzeko, Santa Orosia Udal Bandeagaz eta Aikogaz (domekan, 12:30ean).

Izena emon gura dabenek mezua bialdu behar dabe aiko@aikotaldea.eus helbidera eta bertan Danspirenaika Jaca, izen-abizenak eta hartu-emonetarako eskuko telefonoaren zenbakia adierazo beharko ditue; bestela whatsapp mezu bat bialdu 634 423 539 zenbakira. Jacako Unibersidadeak parte-hartzaileen eskura jarriko dau herriko unibersidade-egoitzea eta eskaintza berezia atondu dau. Eskaintza horretan logela bikotxa edo banakakoa, bazkariak eta afariak sartzen dira. Ikastaroan matrikulea egin ondorengo erreserbeagaz eskuratu daiteke; 50 euro persona bakotxeko. Informazino gehiago eta matrikuleari buruzko zehetasunak hemen.

Danspirenaikaren bitartez, Aiko Taldeak proiektu parte-hartzailea dakar, jantzagazko pasinoagrina, edozein mugatik harago batzen gaituan berbarik bako hizkuntzea konpartiduteko. Profesionalei zein jantzazaleei, herritarrei oro har, zuzendutako ekimena da.

Jacan, Escolapios Ikastetxeko patioan emongo dira ikastaroak, barikuko eta zapatuko tailerrak eta jantzaldia Ripa Plazan eta domekako jantzaldia Parkeko Kioskoan. Bai Escolapios Ikastetxeko aterpetxea bai Jacako Unibersidade Egoitzea zabalik egongo dira ikastarogileak hartzeko.

2022/07/13 .

Jacan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu