Gernikarte 2022, 'Arte Konektatua'

Bizkaie! 2022-07-13 09:40   Kulturea

2022ko garagarrilaren 15etik irailaren 15era, Gernikan.

GernikArte 2022 urteroko edizinoa izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan, Urdaibai eskualdeko 27 artisten lana ikusi ahal izango dogu: Luis Iriondo edo Jose Antonio Urigüen margolari ospetsuak, ArtEskola pintura eskolearen sortzaileak eta Danel Garai lako sortzaile gazteak, artea ulertzeko modu barriak eskaintzen dituenak ikus-entzunezko teknologia barrien aplikazinoagaz edo Lide Kalzada, emakumeek artean eta gizartean daben zeregina gogorarazoten deuskuna.

Aurten be erakusketea kalera atara eta modu digitalean egingo da, artea herritar guztien eskura jarteko asmoz. Kartelaren irudi nagusia QR lotura bat da (ikusi hemen) eta horren bidez erakusketearen edukia ikusi ahal izango dozu, baita ha osotzen daben pinturak, erretratuak eta eskulturak be.

Erakusketea garagarrilaren 15ean zabalduko da eguerdiko 13:00ean Gernika-Lumoko Kultur Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu