Donejakue Bideko geoatari bati buruzko master amaierako lan bat, saridun

Bizkaie! 2022-07-12 13:08   Kulturea

Borja Rodríguez Fernández UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Injinerutza Eskolako ikaslea da irabazlea.

Borja Rodríguez Fernández UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Injinerutza Eskolako ikasleak Pedro R. Muro-Medrano sarien seigarren edizinoa irabazi dau. Deialdiak informazino geografikoko azpiegiturei lotutako teknologia eta estandar edegien garapenari eta erabilereari ekarpen handiena egiten deutsen lanak ditu
helburu.

Informazino Sistema Aurreratuen Taldeak eta Aragoiko Ingjinerutzako Ikerketa Institutuak egin dabe deialdia eta Borja Rodríguezek aurkeztutako master amaierako lanak (MAL) honako izenburu hau dau: Donejakue Bidearen DEA geoatari baten argitalpena, hainbat erakundetatik lortutako informazino geografiko harmonizatuagaz. Lanaren helburu nagusia da interesa dauen edozein erabiltzaileri edo erakunderi Donejakue Bideari buruzko informazino geografikoa eta zerbitzuei buruzko informazinoa eskuratzeko aukerea emotea, Espainiako eremu geografikoaren barruan, datu espazialen azpiegitura bakar batean informazino guztia batzen dauena, erakundeen, alkarteen eta enpresen arabera banatuta.

Master amaierako lanak Donejakue Bidearen datu espazialen azpiegitura bat (DEA) sortzea proponiduten du, hainbat erakundek eta enpresak eskura jarritako informazino geografikoa harmonizetako. Donejakue Bidea gure herrialdeko eta munduko erakargarri kultural eta turistiko garrantzitsuenetako bat da eta, horregaitik, oinarrizkotzat jo da erromes eta erabiltzaile interesdunen esku jartea bideagaz lotutako datu espazialak.

Sortutako azpiegiturea hodeian dago kokatuta eta aukerea emoten dau Donejakue Bidearen kartografia eta informazino geoerreferentziatua Internet bidez ikusteko eta banatzeko, software librea eta dobakoa erabilita, Europako (INSPIRE) eta Espainiako (EIGAZL) legediaren arabera eta ISO/TC211 arauak ezarritako estandarrak betez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu