22 artisautza denda baimendu ditue Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2022-07-12 12:22   Pil-pilean

Lehenengo bider, Artisautza Azokea Campo Volantín pasealekuan egongo da.

Bilboko Udalak datorren Aste Nagusia atontzeko lanetan jarraitzen dau buru-belarri. Egitarauak eskaintzen dituen aukera ugarien artean dago Artisautza Azokea eta lehen Erripa Kaian izaten eban lekua baztertu eta, lehenengo bider, Campo Volantínen egongo da. 22 artisautza denda baimendu dira eta abuztuaren 13tik 28ra egongo dira kokaleku barrian, goizeko 11:00etatik gauerdira (Barikuan eta zapatuan, 01:00era arte).

Puxikak saltzeko postuak jai esparruko lau lekutan egongo dira: Casilda Iturrizar parkean, Etxebarria parkean, udaletxeko zubian eta Arenaleko zubian. Leku horreetako bakotxean, salmentaleku bi baimendu dira.

Jakiak eta edariak kalean saltzeko postuek be izango dabe lekua datozen jaietan: Leku bi: Udaletxeko zubia (food truck 1) eta Europa parkea (food truck bat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu