'Lonjak piztu': Negozio barri bat edegi daben hiru ekintzaileri emon deutsen dirulaguntzea

Bizkaie! 2022-07-12 10:14   Pil-pilean

Bigarren deialdia urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Getxoko Udalak 8.160 euroko dirulaguntzea emongo deutsee udalerriko hiru ekintzaileri, beren lokalaren alokairuaren gastuak ordaintzeko jarduerearen lehen urtean, negozio barri bat edegi badabe. Ebazpen hau Lonjak piztu programearen lehenengo deialdiarena da (2022ko urtarrilaren 17tik apirilaren 30era), Sustapen Ekonomiko Arloak abian jarritakoa udalerrian hutsik dagozan merkataritza-lokalen okupazinoa sustatzeko. Udalak 50.000 euro bideratu ditu ekimen honetarako, helburua izanik osasun-krisi barriak eragindako ondorio sozio-ekonomikoei aurre egitea.

Dirulaguntzak honako negozioen titularrei emon jakez: Ferreteria Getxo (Los Puentes 7, Romo), J46 Pantallas Artesanas lanpara-dendea (Salsidu 12, Algorta) eta Bonhomia bigarren eskuko erropa eta osogarri-dendea (Partikular de Club 2, Areeta). Danetara, 1.800, 1.560 eta 4.800 euroko laguntzak jasoko ditue, hurranez hurran.

Lonjak piztu

Udalerrian hutsik dagozan merkataritza-lokalen okupazinoa sustatzeko programak lokalaren hileko alokairuaren % 50eko dirulaguntzea emoten dau –gehienez 400 euro–, jarduerearen lehen 12 hilebeteetan. Horretarako, besteak beste, lokalak udalerriko kale jakin batzuetan egon behar dau eta 2021eko urriaren 1a baino beranduago hasi behar izan dau jarduerea.

Bigarren deialdian eskaerea egiteko epea 2022ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Eskabideak aurkeztea

Deialdi bakarra egingo da, eskabideak aurkezteko epe bigaz:

1. 2022ko urtarrilaren 17tik apirilaren 30era.

2. 2022ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra.

Eskabideak egoitza elektroniko honen bidez egingo dira: www.getxo.eus/oae (Nire Erregistro Telematikoa -> Egin eskaera -> Getxoko Udala -> Eskaera-ohar Eredua = LONJAK PIZTU 2022: Eskaera).

Edozein konsulta Getxolan-en telefonoan egin ahal izango da (Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Zerbitzua) 944660140 edo posta elektronikoz, hona bialduta: getxolan@getxo.eus.

Administrazino Elektronikoko Bulegoagaz bat egiteko bnideak be badagoz: 944660220 edo administrazioa@getxo.eus

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu