D8 Sorkuntza Faktoria-k jantza eta ikasleentzako gelea eskaintzen dau doban

Bizkaie! 2022-07-12 08:45   Kulturea

Espazioa erabilteko interesa badozu, bialdu zure proposamena ondoko helbidera: info@D8sf.eus

D8SF, D8 Sorkuntza Faktoria 2019an sortutako proiektua da. Proiektu honen abiapuntua Zorrotzako Gaztetxea da, 2004tik Bilboko Zorrotza auzoko alkarte-mobimentuari eta gizarte-ehunari eusten deutson gizarte-zentro autogestionatua.

Bilbon dago eta bere helburu nagusia da AAEEko konpainia eta profesionalei beren proiektuak jorratzen laguntzeko programak sortzea.

Bost entsegu-poltsa eskaintzen jakez aste biko iraupena daben 5 konpainia/artistari:

Lehenengo astea- Sorkuntza artistikoko saiakuntzak entsegu-gelan.

Bigarren astekoa-Egoitza teknikoak agertokian.

Lehen Astea. Ikasgela proiektu esleipendunaren esku geratuko da, gehienez 42 orduz. Saiakuntza artistikoen poltsak dobako entsegu-gune batera sartu daitezan bideratuko dira eta ez dabe zenbateko ekonomiko zuzenik bideratuko konpainia/artistentzat.

Bigarren Astea. Proiektu esleipendunak eskura dauen agertokia, gehienez 40 orduz astelehenetik barikura. Konpainiak/artistak obrearen garapen teknikoan lan egingo dau eta lagapenaren helburua izango da maila teknikoan hornidutako entsegu-espazioan sartzea. Egoitza honek artisteak argiztapen eta/edo soinu-teknikari bategaz joatea eskatzen dau.

Lagapen horrek ez deutse kostu ekonomikorik eragingo konpainiei.

Konpainiek entseguak egin ondoren bete beharreko baldintzak:

- Proiektua justifiketako memoria.

- D8SFren instalazinoetan antzezpen edo entsegu edegia egitea

Espazioa erabilteko interesa badozu, bialdu zure proposamena ondoko helbidera: info@D8sf.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu