2022/07/14 - 2022/10/16
Bilboko Rekalde Aretoan. | ErakusketakXL. Ertibil Bizkaia
Inaugurazinoa:
ANDERETX B2B LIBERAL IM -HYBRID SET (VINYL+DJ) THG kolektiboa (Garagarrilaren 14an, 19:00etan).
Ertibil Bizkaiaren 40. edizinoa Rekalde aretoan hasiko da, 18 artistaren lanakaz. Bilboko Errekalde Aretoan hasiko dan erakusketa ibiltaria Basauri, Arrigorriaga, Santurtzi eta Balmasedan be izango da.
Ertibil Bizkaia 2022ren lehen saria Alazne Zubizarretarentzat da, Clotted Cream lanari esker; bigarren saria, barriz, Lucia Pedregal/Luchinentzat, Lucinismo. Serie I lanagaitik eta Mar de Diosek hirugarren saria jaso dau Tres Satori lanari esker.
Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osotuko dabe: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.
1983an lehenengo edizinoa egin zanetik, Ertibil-ek sorkuntza-lana Bizkaian jorratzen daben eta gorabidean dagozan artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.
40. edizino honetan, 70 sortzailek parte hartu dabe eta teknika eta espezialidade guztietan oinarritutako lanak aurkeztu ditue.
Ertibil Bizkaiak Japoniako egoitza artistikoak berreskuratu ditu. Egoitza horreek saritutako hiru personei lotuta dagoz eta aurreko urte bietan eten egin ziran pandemiaren ondorioz. Ertibilen azken hiru edizinoetako irabazleek Japoniako lau herritan egiten ditue aurten egoitza artistikoak.
Erakusketearen ordutegia
- Martitzenetik zapatura:
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. - Domeka eta jai egunetan:
10:00etatik 14:00etara. - Astelehenetan:
Zarratuta
Informazino gehiago, zuen aholkuak helarazoteko edo beste edozertarako: salarekalde@bizkaia.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!