'Dantza Plazetan' programearen barruan Beti Jai Alai taldeak Bilbon egingo dau jantzan
2022-07-08 10:16 KultureaZapatuetan, 9, 16 eta 23an; eta garagarrilaren 29an, barikuan, egingo dira.
Dantza Plazetan Bilbon tradizino handiko kultur programetako bat da. Euskal folklorea sustatzea dau helburu, erromeria, jantza alarde eta kalejiren bidez.
Bilboko Udalak, jantza tradizionalen alardeak egingo ditu Arriaga Plazan garagarrileko astegoien guztietan. Programeari esker, urte osoan zehar, Bilboko plaza eta kaleak jantzaz horniduten dira. Programearen helburu nagusia euskal folklore herrikoia sustatzea eta balioestea da, erromeriak, jantza-alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak bideratuz.
Egitaraua
- Garagarrilaren 9an, Beti Jai Alai Jantzari Taldea.
- Garagarrilaren 16an, Salbatzaile Jantza Taldea.
- Garagarrilaren 23an, Goi-alde Jantza Taldea.
- Garagarrilaren 29an, Folklore Ensemble Drevár eslovakiarrak.
Horrezaz gan, hilaren 30ean, goizeko 11:30ean, Ondalan Erraldoien Konparseak erraldoien kalejirea egingo dau San Inazion.
Dantza Plazetan irailean bueltauko da eta herriko folklorea erdigunean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!