Eibarreko Kezka taldeak Galesen egingo dau jantzan

Bizkaie! 2022-07-08 07:54   Kulturea

Gerra Zibiletik igesi euskal umeak errefuxiatu ziraneko 85. urteurrenean.

Aurten 85 urte beteko dira Espainiako Gerra Zibilaren eraginez milaka ume Euskal Herritik erbestera bialdu zituenetik, horreetako asko Britainia Handian egokitu ziran eta multzo handi bat ez zan inoiz etxera bueltau.

Gerrako ume erbesteratuek eta euren ondorengoek osotzen dabe The Basque Children UK’37 alkartea, euren bizitza goitik behera aldatu eban jazoerea gogoratzeko bost urtetik behin biltzarra egiten dauen alkartea.

Ikerketen arabera, Eibartik 21 izan ziran Ingalaterrara bialdutakoak, baina segurutik beste izen asko geratu dira oraindino ikertu barik:

Alberdi Lesarri, Iñaki (zk.:877) Anguera Baqué, Francisco (zk.:3681) Anguera Baqué, Luis (zk.:3680) Bustinduy Junguitu, Andoni (Gernikan jaioa, zk.:1058) Cortázar Longarte, Felisa (zk.:3734) Cortázar Longarte, Miguel (zk.:3735) Cortázar Longarte, Félix (zk.:3736) Echeverria (Etxebarria) Olea, Jesús (zk.:4093) Echeverria (Etxebarria) Olea, Isabel (zk.:4092) Gárate Ezpeleta, Juan María (zk.:878) Iraola Tellería, Milagros (zk.:234) Murga Munilla, Rafaela (zk.:1423, Burgosen jaioa) Murga Munilla, Esther (zk.:1424, Burgosen jaioa) Ortiz de Zárate Inchausti, María Pilar (zk.:379) Ortiz de Zárate Inchausti, Esperanza (zk.:380) Oyarzabal Landa, José María (zk.:3756) Oyarzabal Landa, Isabel (zk.:3755) Telleria Alberdi, Carmen (zk.:233) Telleria Alberdi, Ignacio (zk.:232) Zaldibar Oyanguren, Begoña (Otxandion jaioa, zk.:1304) eta Zubiaurre Bustinduy, Carmen (zk.:1499).

Kontuak kontu, garagarrilaren 14an eta 15ean Eibarko jantza-taldea Caerleon-Newporten izango da.

Erretratua: Ezkerrean, Esperanza Ortiz de Zarate, Ingalaterrara bialdutako umeetako bat  (Ego Ibarra, 2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu