30. Euskal Encounter bisitetako aukerea izango dau publikoak

Bizkaie! 2022-07-07 11:03   Kulturea

Opengune eremua bueltako da.

Garagarrilaren 22tik 25era, Barakaldoko BEC Erakustazokan egingo dan euskal informatika-hitzordu handiak 30. edizinoa beteko dau jarduera agenda zabalagaz. Ekintza berriak izango dira, besteak beste, gaming lehiaketa profesionalak eta eremu barri bat be izango da, Streaming, eduki-sortzaileentzat.

Euskaltel Fundazinoak atontzen dau Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzearen (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesari esker. Telekomunikazinoen euskal konpainiak eskaintzen dau parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.

Barrikuntzen artean, azpimarratzekoa da ‘Streaming’ atal barria, eduki-sortzaileei zuzendua. Arlo barriagaz batera, aurreko urteetan aatondutakoei eutsiko jake dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak izenburuakoa, ekintza ludikoenak batzen dituana.

Pandemiaren amaiereak ekarritako albiste onena Opengunea berreskuratzea da. Partyan izena emon dabenei eta publiko orokorrari edegitako gune honetan informatika-sektoreko enpresek euren produktuak aurkeztuko ditue eta teknologiaren inguruko berbaldi zein tailerrak eskainiko dira doban. BECera hurreratzen diranek gune honek hartuko dituan dozenaka ekintza hezigarri eta ludikoetan parte hartu ahal izango dabe. Programautako berbaldietan, adimen artifiziala, errealidade areagotua, zibersegurtasuna, konputazino kuantikoa, metaversoa edo ibilgailu elektrikoak izango dira berbagai.

Quakeko txapelketa profesionala

Gamegunegaz eta Keen Con alkarteakaz alkarlanean, Quake Champions bideo- jokoaren inguruko aurrez aurreko txapelketea jokatuko da garagarrilaren 22an eta 23an eta sariak ez dira edozelakok izango 2000 euro dagoz zain. Sei jokalari profesionalek esku hartuko dabe lehiaketan Euskal Encounterreko atariko sailkapen txapelketea irabazten daben lagun biren kontra.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu