Karrantzako Euskal Jaia, 2022ko garagarrilaren 9an
2022-07-07 10:36 Pil-pileanKultura tradizionala, euskerea, jantzak eta herriaren esentzia ikusarazotea da helburua.
Euskal Jaia Karrantzako, Ahedo auzoan izango da, Euskal Folklore Mendi-Harana Kultur Alkarteak atontzen dau
eta kultura tradizionala, euskerea, jantzak eta herriaren esentzia ikusarazotea dau helburu.
Euskal Jaia 2004ko abuztuaren 28an sortu eban Mendi Haranak, kultura tradizionala modu ludikoan zabaltzeko, herria eta jantzariak animetako. Taldeko jantzariak jarduera garrantzitsua egiten dabizela jaubetu daitezan, Euskal Herriko folklorea ez dala moda hutsa, ez dirala giro horretan gozetan daben bakarrak. Jenteak herri-kirolak, euskerea, jantzak herriaren esentzia dirala jakin daian, ez gitxi batzuen jarduera esklusiboak.
Aurten hainbat ekitaldi iragarri ditue: jantza erakustaldia, herri kirolak, jantzak plazan Erreka Ortu taldearen eskutik, erromeria Trikidantz taldeagaz eta bestelakoak; txikienentzat be izango dira hainbat jarduera, besteak beste, ipuin-kontalaria, Juankanari buruz, Karrantzako mitologiako personaia edo ohiko soka-saltoa Birigañako konpasean. Tradizionalak dira Marmitako Lehiaketea eta Mus eta Briskako lehiaketetan parte hartzea be bideratuko dabe.
Kontuak kontu, Mendi Harana taldeak euskal kulturaz gozaau daizuen gura dau eta plan polita atondu dabe garagarrilaren 9an, ez hutsik egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!