Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarteko kartela aukeratzeko epea zabalik

Bizkaie! 2022-07-07 09:53   Pil-pilean

Botoa emoteko azken eguna garagarrilaren 11, astelehena, izango da (20:00ak arte).

Herritarrek Kultur Etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez emon ahal izango dabe botoa. Kutxan jasotako botoek % 70eko balioa izango dabe eta Internet bidez jasotakoek % 30. Internet bidez botoa emon hemen

Bermeotarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu leikie; epaimahaiak aukeratutako 3 kartel finalisten artean gustukoena dabena zehaztu eta, ondoren, Kultur Etxean ezarritako kutxan edo Internet bidez emon ahal izango dabe botoa; azken eguna garagarrilaren 11 izango da (20:00ak arte).

Epaimahaiak nabarmendu dau aurten jasotako lanen maila handia, izan be, 11 proposamenen artean 3 aukeratu ditue. Orain herritarren txandea izango da. Garagarrilaren 12an jakingo dogu aurtengo jaiak iragarriko dituan kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu