Harrerea egin deutse Gazte Lider Iberoamerikarren programan hautatutako gazteei

Bizkaie! 2022-07-07 07:54   Kulturea

25 gazteak 2.000 hautagairen artean aukeratu dira. 

Programa honek ibilbide akademiko bikaina saritzen dau eta gazteon ibilbide profesionalean gidatu behar dituen printzipioak eta balioak sustatzen ditu. Aste bitan, berbaldi, topaketa eta Europako erakunde eta enpresetako bisita gidatuetan parte hartuko dabe hautatuek.

Erakundeak bisitau beharreko urietako bat Bilbo dala erabagi dau, uri-inguruneak berreskuratzeko eta uri-plangintzako eta -bizibarritzeko politikak ezartzeko ereduak sustatzen dituan uriaren eredu dalako.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazinoarteko Gaietako Saileko zinegotziak Gazte Lider Iberoamerrikarren programan hautatutako 25 gazteei harrera egin deutse eta 25 horreek 2.000 hautagairen artean aukeratu dira. 

Atontzaileek nabarmedu dabenez, hamazazpigarren edizino honen helburua da pandemiaren ondorengo erronkeari heltzea, eztabaidatzea eta horri buruz hausnartzea: transizino hirukotxa, ekologikoa, produktiboa eta digitala eta soziala, herritarren aurreko itun barri batean oinarritua, etorkizuneko belaunaldiak eta euren eskubideak be barrubatzen dituana eta Agenda 2030 entzutetsuaren esparruan gizarteen mobilizazinoa barriro aktibau nahi dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu