Alberto Ibarrondok 'Jazz on a Summer's Day' filma aurkeztuko dau
2022-07-06 11:18 ZinemeaJazzinemako lehen saioa da Artium Museoan.
Gasteizko Jazzaldiaren zuzendariak Jazz on a Summer 's Day filma aurkeztuko dau baina Euskal Filmategiaren ziklo barriak film honeek be batu ditu: Mo’Better Blues (Spike Lee, 1990), Ascensor para el cadalso (Louis Malle, 1957) eta Thelonious Monk: Straight no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988)
Zikloak bat egiten dau hiru euskal jazz jaialdi handiakaz (Vitoria-Gasteiz, Getxo eta Donostia).
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Jazzinema zikloa hasiko da datorren eguenean, Euskadiko Filmategiaren denporaldia amaitzeko. Hiru euskal jazzaldi handiakaz batera (Vitoria-Gasteiz, Getxo eta Donostia), lau film erakutsiko ditu Filmategiak bere zikloetarako Donostian, Bilbon eta Baionan dituan egoitzetan be. Programearen barruan fikzinoko klasikoak dagoz, besteak beste, Ascensor para el cadalso, Miles Davisen soinu-banda bikainagaz eta Spike Lee-ren Mo 'Better Blues, baina baita dokumental bi be, bata Newporteko 1958ko jaialdian parte hartu eben artistei buruzkoa —digitalera ekarria 4Kn 2021. urtean— eta bestea Thelonious Monken irudiari buruzkoa. Artium Museoko proiekzino guztiak eguenetan izango dira, garagarrilaren 7tik aurrera, 19:00retan; sarrerak (3,5 euro sarrera orokorra, 2 euro Artium Museoko lagunentzat, doban 25 urtez azpikoentzat); museoko leihatilan eta artium.eus webgunean erosi daitekez.
Jazzineman programautako lehen filma (garagarrilaren 7an, eguenean) Jazz on a Summer 's Day (Bert Stern, 1959) izango da, 1958ko Newporteko jaialdi mitikoaren edizinoan jazzeko Louis Armstrong, Mahalia Jackson eta Thelonious Monk artisten emonaldiak batzen dituana, besteak beste. Saio hau Alberto Ibarrondok, Vitoria-Gasteizko Nazinoarteko Jazzaldiaren zuzendariak, aurkeztuko dau. Garagarrilaren 7an, Mo 'Better Blues eskainiko da, 1990ean Spike Leek zuzendua. Denzel Washington aktoreak antzeztutako jazz tronpeta-jotzaile baten ibilerak kontetan ditu. Josemi Beltrán Donostia Kulturako Zinema Unidadeko arduradunak aurkeztuko dau filma.
Zikloko hirugarren filma (garagarrilaren 21ean) Ascensor para el cadalso (Louis Malle, 1957) frantziar zinemaren klasiko handia da eta Miles Davis tronpeta-jotzaileak egin eban haren soinu-bandea, jazz modernoaren historiako irudi garrantzitsuenetako batek. Alberto Ibarrondo Gasteizko jazz jaialdiko arduradunak aurkeztuko dau filma. Azkenik, Thelonious Monk: Straight no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) dokumentalak zarratuko dau Jazzinema zikloa (garagarrilaren 28an).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!