Lekeitioko Garraitz islea ezagutzeko bisitak udan
2022-07-05 11:20 KultureaAtabaka alkarteak dobako bisitaldiak eskainiko ditu marea behean.
Garagarrilaren 1etik irailaren 11ra Garraiz Islea bisitatu ahal izango da Atabaka Kultur Alkartearen eskutik. Marea behean eta bisitearen hasieran gida bat izango da zain.
Bisitariak heldu ahala atonduko dira eta, beraz, ez da beharrezkoa izena emotea.
Bisitaldi honeek Garraitz Parke Arkeologikoaren ondare historiko eta arkeologikoa ezagutzeko aukerea emoten dabe. Horrezaz gan, landara, lora eta faunearen aberastasuna hurretik gozetako aukerea be izango dabe bisitariek.
Gidak Lekeitioko gazte bi dira, Maddalen Irigoien eta Unai Urkiaga. Hainbat hizkuntzatan (euskera, gaztelania, ingelesa) eskaintzen dira.
Ordutegiak marea behean izango dira eta turismo bulegoan eskatu daiteke informazino gehiago.
Atabaka Kultur Alkartearen ekimena da. San Juan Talako txiringitoaren etekinak inbertidu ditu ekimen barri honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!