1.261 ikasle aurkeztuko dira

Bizkaie! 2022-07-05 10:05   Kulturea

Unibersidadera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira UPV/EHUn.

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.204 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa
ziklo bat egin daben beste 57 matirkulau dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) ezohiko
deialdiarako. Azterketak garagarrilaren 6an hasiko dira. Guztizkoa, 1.261, igazkoa baino apur bat
handiagoa da: 2021ean 1.164 ikasle matrikulau ziran ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 8,3 igon da
matrikula kopurua. USE hiru egunetan egingo dira barikura arte, hilaren 8ra arte, UPV/EHUren hiru campusetan.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak ondoko helburua dau: ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak
neurtzea. Honako bost azterketa izango dira: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea (USE ezohikoa edegiko dauen azterketea); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.

Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuta probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu
lortu baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu leike Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Notea igoteko be balio leikie sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu