2022/07/03 11:00

Eibarreko San Pedro ermitan. | Bestelakoak

Akondiako Konjurua

11:00

Akondian, urtero, garagarrileko lehenengo domekan, zelaiak bedeinkatzen dira uzta ona izateko eta ekatxen kalterik eta okerrik ez izateko. Hauxe da gaur egun erabilten dan testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezaguzu, soroak eta zelaiak emankor bihurtu itzazu eta, ekaitza eta harria gure lurretatik aldenduz, hazi, ale eta fruitu ugari jaso ondoren, goretsi zaitzala orain eta beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu