Kukulaisik udaleku bateratuen egitasmoaren zuzendaritzea hartu dau
2022-07-01 08:42 KultureaEuskerazko aisialdiko profesionalen lana saretzea dau helburu.
Udalekuak, aitzindariak dira Kukulaisiko alkarte bazkideen artean eta bertan parte hartzen daben profesionalen jarduna bateratu eta indarra emoteko puntu amankomunak lantzea izan da Kukulaisiren erronkea.
Barruko-formazino bateratua, legedia eta protokoloak eta komunikazinoa izan dira landutako gai nagusiak.
June Alegria Bakeriza, Kukulaisiren zuzendariaren ustez, ondo egiten dakiguna erakutsi egin behar da eta jagokon balioa emon. Erabiltzaileek aisialdi programetako materiala konpartiduteko sarearen kudeaketa bateratua egiteko sistemea plazaratzea izango dira egitasmo honen barruan hurrengo pausuak. Barrikuntza horreek euskerazko aisialdiaren profesionalen saretzea dabe helburu eta udalekuen hurrengo edizinoetan martxan izatea espero da.
Kukulaisi alkarteak Euskal Herrian ume eta gazteen aisialdian dabizen alkarteak bateratzen ditu. Hona hemen bere helburu nagusiak:
Proiektu amankomunak lantzea.
Aisialdiari buruzko ezagutza landu eta zabaltzea (formazinoaren eta ikerketearen bidez).
Erakundeen aisialdi proiektuak babestea.
Aisialdi talde zein alkarteak sortzen laguntzeko edota komenidu danean herri gehiagotan alkartearen lana zabaltzeko jarduerak lehenestea.
Alkarregaz eta alkarrentzako sortutako sare barria eten barik elikatzea 2021ean hasi eban euskerazko aisialdia koordinau eta atontzeko ibilbidea eta lan arlo nagusi bi jarriko ditu aurrerantzean bere jardunaren erdigunean:
Kirola eta aisialdia
Kirola gero eta indar handiagokoa da ume eta gazteen aisian. Datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan, esaterako, ume eta gazteen % 50ak egiten dau kirol bat edo beste, eskolaz kanpoko eremuan.
Kukulaisik kirola be euskalduntzeko beharra ikusten dau eta horrexegaitik bere bazkideen esperientzia eta ezagutzea erabili gura dau K+K (Kukulaisi + Kirola) arlo honetan be proiektu nazional eta konpartidutakoak sortzeko, beti be sektoreko bestelako eragile batzuekaz lankidetzan.
Aisialdi digitala
Kukulaisik bat egiten dau gazteen konsumo jokera barriakaz eta erronka horri eusten deutso. Jakina da gaur egun ume eta nerabeek denpora asko emoten dabela eremu digitaleko tresna eta baliabideetan sartuta; holan agertzen dau Kukulaisi alkartea lantzen dagoan aisialdi digitalaren inguruko ikerketeak be. Horrexegaitik aukera interesgarria da balore hezitzaileeak ardatz hartuta, erronka eta esperientzia positiboak bihurtuko diran aisialdi digitaleko tresnak eregiteari.
Kukulaisi
Kukulaisik hainbat erronkari aurre egiteko funtzinoa dauka, besteak beste, alkarteen beharrei erantzutea, eragileakaz lankidetzea sustatzea, sarea eta hezkuntza ez formala profesionalizetea, baita eredu informal batean eragitea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!