Bilbaoeszenak XIV. Artista Egoiliarrak-eko lau proiektu irabazleak aukeratu ditu

Bizkaie! 2022-06-29 11:59   Kulturea

BAD Jaialdiaren hurrengo edizinoan estreinauko dira.



Irabazleak garapen fasean dagozan proiektu bi dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen jantza ikuskizuna. Biek 4.000 euroko dirutzea izango dabe, baita hasierako fasean dagozan proiektu bi be: Ultra Violet, Almudena Pérezen jantzak eta Parábola, Dácil Wijkströmen jantzak, 2.000 euro jasoko dituelarik.

Garapen-fasean dagozan proiektu biak BAD Jaialdiaren hurrengo edizinoan estreinauko dira.

BilbaoEszenak, Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, Artista Egoilarrak programearen XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak hautatu ditu.

Artista Egoilarrak Bilboko Udalareen programea da, uriko arte eszenikoen esparruan ikerketea eta barrikuntza sustatzeko. Programearen helburu nagusia artistak laguntzea da, baliabideak eskainiz, eremu eszenikoetan sormen edo ikerketa-prozesu bat landu gura daben banakako arte-erakunde edo artista guztiei, eszena barriakaz lotura handiena dabenei, interes espezifikoa eta jakintza-alor anitzekoa dabenei, ardatz nagusitzat antzerkia eta/edo jantzak izanik, betiko diziplinakaz lotutako proiektuak baztertu barik, besteak beste, kaleko antzerkia edo zirkoa.

Egoitzek 25 egun iraungo dabe gehienez eta uriko espazio eszenikoetan egingo dira, garagarrila, abuztua, iraila eta urria bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu