Udako Liburutegiak auzorik auzo ibiliko dira Bilbon

Bizkaie! 2022-06-29 09:14   Kulturea

Kale eta plazetan irakurri ahal izango dira liburuak.

Udako eguraldi ona aprobetxauta, Bilboko Udalak kalera aterako ditu liburutegiak, hainbat auzotara helduko dan Udako Liburutegia programeari esker. Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, liburuak eta aldizkariak kalean irakurteko zein maileguan hartzeko modua egongo da.

Programako jarduerak Uribarrin, Zorrotzan, Elorrietan, Santutxun, Errekalden eta Miribillan egingo ditue aurtengo udan. Astelehenean, garagarrilaren 5ean, hasiko da Udako Liburutegiaren lehenengo txandea, hilaren 22ra arte, Uribarriko Eskolako Landan, Zorrotzako Azoka plazan eta Elorrieta parkean.

Bigarren txandea, garagarrilaren 26tik abuztuaren 12ra arte, Santutxuko Karmelo plazan, Errekalde plazan eta Miribillako Gernika lorategietan egingo dabe. Txanda batean zein bestean, lanegunetan zabalduko dabe Udako Liburutegia, goiz (11:30-13:30) eta arratsalde (17:00-20:00).

Liburutegiek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gan, umeentzako jarduera eta olgetak egongo dira Udako Liburutegian, tailerrak eta ipuin-kontalariak tartean. Bestetik, liburuak maileguan hartzeko beharrezkoa izango da Bilboko Udal Liburutegien txartela izatea, baina ez dabenek Udako Liburutegian bertan eskatu ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu