Gure Zirkuak Ispasterren amaituko dau Bizkaiko egonaldia

Bizkaie! 2022-06-28 11:07   Kulturea

Lezaman, garagarrilaren 1ean eta 2an izango dira.

Garagarrilaren 8an helduko da Gure Zirkua Lea-Artibaira eta 8 saio eskainiko ditu asteburu bitan. Euskal zirku ibiltariak aurten Bizkaian eskainiko dituan azken saioak izango dira.

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Luze joan da Gure Zirkuak lehenengoz Lea-Artibai zapaldu ebanetik. Lehenengo biran izan zan eta Ondarroa izan zan orduan karpea altzetako aukeratutako udalerria.

Lau urteren ondoren eskualdera bueltetako momentua heldu da baina Gure Zirkuak sorreratik dauen asmoetako bat betez: Uriburu eta herri handietara bisitea egiteaz gan, zirkurik sekula ikusi ez daben herri txikietara be heltzea.

Kontuak kontu, Gure Zirkuak Ispasterren eskainiko ditu honako 8 saioak:

- Garagarrilaren 8an, barikuan, 19:00retan.

- Garagarrilaren 9an, zapatuan, 12:00etan eta 19:00retan.

- Garagarrilaren 10ean, domekan, 12:00etan eta 19:00retan.

- Garagarrilaren 15ean, barikuan, 19:00retan.

- Garagarrilaren 16an, zapatuan, 12:00etan eta 19:00retan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu