32. Kaleka: Sugarretatik berpizkundera
2022-06-28 10:08 KultureaGaragarrilaren 8, 9 eta 10ean egingo dan Kaleka jaialdiak 14 ikuskizun aurkeztuko ditu.
Azken urte biotako sugarretatik biztu eta berpiztu egingo da Lekeitioko Nazinoarteko Kale Arteen Jaialdia. Muga guztiak gainditu eta ikuskizunek herriko kaleak hartuko ditue.
Eta zer hobeto berpizteko Kalekak jaioten ikusi eban Lekittoko Deabruak taldea baino? 10 urte beteten ditu konpainiak eta su eta argiz betetako jaia eskainiko deuskue. Duda barik aurten ikusiko dogun ikuskizun ederrenetakoa izango da. Lekittoko Deabruek jaialdiaren sugarrak biztu, ikusleak suaren berotasunez inguratu eta denpora luzean ahaztuko ez dogun ikuskizuna eskainiko deuskue.
Kaleka jaialdiak Lekittoko Deabruak taldeagaz hainbat ikuskizun hartu ditu urteetan zehar, bata bestea baino ederragoa.
10 urtez, hamaika sugar
Urte honeetan guztietan hainbat ikuskizun sortu ditue: Mingorri, Akelarre, Anabasa, DKDance edota Deabruak gara. Urteurren berezi hau ospatzeko ikuskizun danak gau bakarrean bateratuko ditue, su eta argi ikuskizun erraldoi bat eskainiz. Gainera, 10 urtez, hamaika sugar izeneko ikuskizunean ez dira bakarrik egongo, 30 urte bete dituen Diables de Riudoms taldea be gonbidatuko dabe.
Talde lekeitiarra sortu zanetik ehun ikuskizun baino gehiago eskaini ditue eta ibilbidea biribiltzeko, 2012an jaioten ikusi zituan lekuan ospatuko dabe hamargarren urteurrena. Duda barik harrituta itxiko gaituan gau zoragarria eskainiz.
3 egun, 14 ikuskizun
Garagarrilaren 8, 9 eta 10ean egingo dan Kaleka jaialdiak 14 ikuskizun aurkeztuko ditu. Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!