2022/06/29 19:00

Bilboko Bidebarrieta liburutegian | Berbaldiak

Bidebarrieta Zientifikoa. 'Harrotasuna zientzian'

19:00

Lau berbaldi:

- Daniel Ruiz Gabarre, farmazialari eta neurozientifikoa.

- Gracia Trujillo Barbadillo, Soziologian doktorea, Madrilgo Unibersidade Konplutentseko irakaslea eta aktibista transfeministea.

- Daniel García Abiétar, Bartzelonako Osasun Publikoko mediku egoiliarra eta UNEDeko Filosofia graduko ikaslea.

- Aitzol Garcia-Etxarri, Zientzia Fisikoetan doktorea EHUn.

15na minutuko lau berbaldiotan, sexu eta genero aniztasunagaz lotutako hainbat gai azalduko dira, soziologiaren, medikuntzearen edo neurozientzien ikuspegitik, besteak beste.

Zientzia tresna egokia da gizarte osoarentzat, personen ondoizatearen aldeko ikerketea bultzatu ahal izateko. Baina zientzian be, kolektibo batzuek (esaterako, LGTBI+), diskriminazinoa eta egoera bortitzak jasaten ditue eguneroko jardunean, eta ondorioz, ikasketak behin-betiko ixten dituenen ehunekoa beste talde batzuetan baino handiagoa izan ohi da kolektibo horreetan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu