Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios pregoilaria eta eta txupinerea izango dira Bilbon

Bizkaie! 2022-06-28 08:32   Pil-pilean

Aste Nagusiak baditu aurten abuztuaren 20tik 28ra Bilbon ospatuko dan jai-edizinorako protagonistak.

Itziar Lazkano Setién aktore eta zuzendari ezaguna, Bilboko Ospetsua be badana, aukeratu dabe arte eszenikoen eta kulturearen zabalkunderako Bilbon egindako ibilbideagaitik.

Iratxe Palacios Gana aurtengo txupinerea Tintigorri konparsako kidea da, 36 urte ditu, administrari lanean dabil eta Txurdinagan bizi da.

Itziar Lazkano aukeratu dau Bilboko Jai Batzorde Mistoak abuztuaren 20an Arriaga Antzokiko balkoitik pregoia irakurteko. Ospe handiko aktore eta zuzendaria, Bilboko Ospetsua be badana, pregoilaria izateko aukeratua izan da bere ibilbideagaitik eta arte eszenikoen eta kulturearen zabalkunderako Bilbon eta Bilbotik kanpo egindako ibilbide eta ekarpenagaitik. Portugaleten 1957an sortua, antzerkian ondutako aktorea da, Euskal Herritik kanpo be hainbat ikuskizunetan ibilitakoa, hainbat sari jasotakoa da, aktore zein zuzendari lanakaitik.

Era berean, 2022ko Aste Nagusiari hasierea emongo deutson txupina jaurtitzeko ardurea izango dauen Txupinerea Iratxe Palacios izango da. Tintigorri konparsako kidea da, ha izan baita zozketan aurtengo Txupinerea izentetea egokitu jakon konparsea. 1986an jaiotako Bilbotarra eta Txurdinagako bizilaguna da administrari eta tabernari lan egiten dau Iratxek. Oso langilea izateaz gan, Iratxe salserea da eta zineman edo telebistan figurante lez azaltzea dau gustuko. Aste Nagusiaren zale amorratua da, katuak maite ditu baita, ahal aduen guztietan, mendira igotea be, Bilboko Konparsak erakundeak adierazo dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu