Bizkaiko Batzar Nagusiak Harrotasunaren Egunagaz bat

Bizkaie! 2022-06-28 07:55   Pil-pilean

Metro biko luzerako bandera koloretsua jarriz erabagi dabe harrotasunagaz bat egitea.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak sexu-askatasunaren alde hartutako konpromisoaren sinbolo lez LGTBI banderearen koloreak dituan olanea jarri dau Bilboko egoitzan. Ekintza txiki horren bidez, Bizkaiko parlamentuak babesa emon gura deutso kolektibo horri, bai eta personak sexu-orientazinoagaitik diskriminauko ez dituan eta askatasuna nagusi izango dan gizartea eregiteari be.

Ez da erakundeak LGTBI mobimentuaren aldarrikapenenei babes sendoa emoten deutsen lehen aldia, izan be, orain dala urte bi, egun horretan bertan, Sare Irekiak erakusketea atondu eban, globalizazinoak eta hiperkonexino teknologikoak Bilbao Bizkaia Harro kolektiboan dituan ondorioei buruzko hausnarketea.

Aurton, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak, Bilboko administrazino-egoitzako balkoi batean, Hurtado de Amezaga kalean, metro biko luzerako bandera koloretsua jarriz erabagi dabe harrotasunagaz bat egitea. Bertan egongo da garagarrilaren 5era arte, kolektibo horren eskubideak defendiduteko eta oraindino diskriminazinoa jasaten daben LGTBI persona guztiei alkartasuna adierazoteko, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak adierazo dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu