EHGAMen Urrezko Hirukia, Ikusgunerentzat
2022-06-24 13:41 Pil-pileanSexu askatasunaren alorrean eredu dalako egin deutse autortzea.
Datorren astean, bagilaren 28an, Sexu Askapenaren Munduko Eguna izango da eta, horren harira, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina emon ditu EHGAM alkarteak, Bilboko Bira Kultura gunean egindako ekitaldian. LGTBI+ kolektiboaren eskubideen eta sexu askatasunaren alde nabarmendu diran entidade edo personak saritzea da Urrezko Hirukiaren helburua, eta 2022ko irabazlea Ikusgune izan da.
Gasteizko LGTBI+fobiaren Kontrako Behatokia da Ikusgune, Lumagorri ZAT-Zisheterosexismoaren Aurkako Taldeak martxan jarria, Gasteizko Udalaren laguntzinoagaz. Ikusguneren asmoa da homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren kontrako behaketa sistema iraunkorra martxan izatea Arabako uriburuan. Horretarako, datuak batu eta biktimak salaketa judiziala jartera animetan ditue, bestelako bide batzuk be jorratuta, diskriminazinoak konpontzeko, ahal dan neurrian.
EHGAMek azaldu dauenez, Ikusguneren lana eta eredua saritu nahi izan ditue, baita proiektuan dabilen jentea be. Urrezko Hirukia hartzen izan da, Bira Kulturan, Sejo Carrascosa, Ikusguneko guztien ordezkari.
Urrezko Hirukiaren kontrakoa da Trapuzko Espartina, hau da, sexu askatasunaren kontra egin daben erakunde, norbanakoak edo ekimenak salatzeko erabilten dau EHGAMek. Aurten, ikasguneetan sexu-dibersidadearen kontra egiten daben jarrerei emon deutse Trapuzko Espartina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!