2022/06/23 18:30

Getxon, Algortako San Nikolas plazan. | Jaialdiak

San Juan Sua 2022

18:30

San Juan bezperan batuko gara Algortako San Nikolas plazan. Egitarau oparoa atondu  dau Algortako hainbat eragileren artean, bertan arpegiak margozteko tailerragaz hasiko gara Bapiruke eta Hariako begiraleen eskutik, ondoren Bidaibizitzen txontxongilo eta zirku-ikuskizuna izango dogu Izaskun Rueda artisteagaz, Albeko June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lago bertsolarien saioa izango da gero, txokolate-jana izango dogu arratsalde honetan, Abianeko lagunek atonduta San Nikolas Zabalik alkarteko lagunakaz batera. Munduko postreak ekarriko ditue Getxoko Etorkinen Plataforma Federazinoko kideek, Filipinetakoak izango dira aurten. Txondorraren prestaketan Abianeko lagunak ibiliko dira eta Itxartuko jantzariak etorriko jakuz konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita aurkeztera.

Konjuruagaz batera sua piztu eta haren inguruan jantzan egingo dogu jaiari amaierea emoteko. Animtu eta etorri, danok zagozie gonbidauta!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu